• es
  • eu
  • en
  • fr
  •         LOGIN B2B
         Egin lan gurekin     |   Prentsa Aretoa             Jarrai iezaguzu LinkedIn
    +34 943 59 25 12 latz@latzscoop.com

    Soluzioak mekanizazio-industriarentzat

    1976tik diseinatu eta fabrikatzen ditugu mozketa tresnak industria-sektore nagusientzat: automozioa, aeronautika, ekipamendu-ondasunak…

    Gure erreminta sorta zabalak eta daukagun esperientzia luzeak bat egiten dute mekanizazio-arazoei soluziorik onenak eskaintzeko.

    Zerbitzurik onena eta zabalena eskaintzen dizugu, doitasun tresna onenekin eta geroz eta handiagoa den produktu sorta batekin.

    Aholkularitza eta zerbitzu teknikoa

    Gure aholkularitza eta laguntza teknikorako zerbitzuak zure produkzio-erronka zorrotzenei erantzungo die soluzio pertsonalizatuak eskainiz eta sortu daitekeen edozein arazori erantzunez.Errendimendu handiko eskaintza da gurea, euskarria emango diena mozketa-erreminten diseinuan, fabrikazioan, birzorroztean eta hornikuntzan dituzun beharrei.

    • Zure erremintak auditatzen ditugu
    • Errendimendua aztertzen dugu
    • Zure ekoizpen gaitasuna hobetzen dugu

    Birzorrozte integraleko zerbitzua

    Zure erremintak birzorroztuko ditugu CNC makina modernoetan, beren geometria originalarekin.
    Gure neurketa eta kontrol sistema modernoei esker erremintaren bizitza originalaren ia %100 bermatu dezakegu.

    Gure zerbitzuan hau sartu daiteke:

    • Jasotze eta entrega zerbitzu programatua.
    • Gure entrega epe estandarra 10 egunekoa da.
    • Erreminten identifikazioa, markaketa eta trazabilitatea.
    • Zure eskakizunetara egokitutako neurketa txostenak eta kontrolak.

    Gure zerbitzuari esker hau egin ahal izango duzu:

    • Erreminten stocka murriztea, gure zerbitzu azkarrari esker.
    • Ekoizpen kostuak murriztea, zure erreminten bizitza luzatuz.

    B2B zerbitzua – online denda

    Online denda ere badaukagu. Bertan, bezeroak izena emateko aukera izango du; horrela, kontsultatu ahal izango ditu biltegian dugun katalogoko produktuen stock-a, eskari berriak sortu ahal izango ditu eta baita eskari konfirmazioak egiaztatu ere. Eman izena eta uneoro eskura izango duzu zure eskaintza, eskari eta fakturen egoera eguneratua.

    Login B2B