• es
  • eu
  • en
  • fr
  •         LOGIN B2B
    +34 943 59 25 12 latz@latzscoop.com

    Datuen babesa eta cookieak

    DATUEN BABESA

     

    1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

    LATZ S. Coop. (aurrerantzean, Latz), Gudarien Etorbidea, 23 – P.O. Box 56, 20140 Andoain(Gipuzkoa) Espainia.

    Datu pertsonalen babesarekin zerikusia duten gaietarako kontaktua: latz@latzscoop.com

     

    2. ZEIN DA TRATAMENDUAREN HELBURUA?

    Zerbitzu batzuek erabiltzeko eta horietara sartzeko, beharrezkoa da Erabiltzaileek aldez aurretik Latzi datu pertsonal batzuk ematea. Datu horiek fitxategi automatizatu batean tratatuko eta sartuko ditu Latzek, kasu bakoitzean dagozkion helburuekin. Dena den, erabiltzaileek Latzi ematen dizkioten datuen helburua da web orri honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematea, hau da, batez ere kontaktuari edo erabiltzaileek egindako iradokizunei edo eskaerei erantzutea.

    Latzek aldez aurretik eta behar bezala jakinaraziko dizkie inguruabar horiek guztiak Erabiltzaileei, legez eska daitekeen kasuetan eta moduan.

    Galdetegiak betetzean, erabiltzaileak datuak babesteko politika onartuko du kasu bakoitzean, eta, horrela, bere datu pertsonalak tratatzeko baimen argia emango du.

    Latzek bildutako datuak tratatuko ditu, Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko, bai eta haien kontsultei edota iradokizunei erantzuteko ere. Era berean eta betiere erabiltzaileak horretarako gaitutako laukitxoa markatuta baimentzen badu, Latzek erabiltzailearen jarduera eremua den sektorerako dituen produktu edo zerbitzuen gaineko komunikazio komertzialak bidaliko dizkio.

    Beharrezkoa bada, erabiltzailearen eskaera eta erabiltzailearen gainean bildutako datuak Latz barruan eskaerari erantzuna ematea dagokion eta makina-erreminten sektorean ere diharduen enpresari jakinarazi ahal izango zaizkio, betiere aurreko paragrafoan deskribatutako helburu berberarekin.

    Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, hirugarren horiei jakinarazi beharko die zeri buruzko datuak diren emandakoak, eta datuak fitxategi batean daudela, fitxategiaren xedea ere adierazita. Era berean, dagozkien eskubideak erabiltzeko aukera dutela ere jakinaraziko die, Latz identifikatuko du, eta hirugarren horien baimena eskuratu beharko du haien datuak Latzi jakinarazteko.

     

    3. ZER DATU TRATATZEN DITUGU ETA ZENBAT DENBORAN?

    Latzek datu hauek tratatuko ditu:

    (I) Identifikaziorako eta harremanetarako emandako datu pertsonalak.
    (II) prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio ohiturak edo ingurunea digitalaren erabileraren gainekoak, horrelako ingurunea erabiltzen denean), IP helbidea eta cookieen, pixel etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa;

    Erabiltzailea zerbitzuan aktiboan dagoen bitartean edo erabiltzailearekin harreman aktiboa duen bitartean –harreman komertziala, negozio mailakoa edo bezeroari arreta ematekoa– tratatu eta gordeko ditu datuak Latzek, bai eta kontaktuaren datuen tratamenduari lotuta egon daitezkeen erantzukizunen ondoriozko lege betebeharren preskripzio epean ere.

     

    4. SEGURTASUN NEURRIAK ETA INFORMAZIOAREN KONFIDENTZIALTASUNA

    Latzek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Halaber, Latzek datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, Latzek agintaritza publiko eskudunei jakinaraziko dizkie bere esku dauden edo bere sistemen bidez eskura ditzakeen datu pertsonalak eta bestelako informazioa, eta kasuan aplikatzekoak diren legezko eta erregelamenduzko xedapenekin bat etorriz eskatzen badira.

     

    5.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK

    Erabiltzaile guztiek eskubidea izango dute beren datuak eskuratu, zuzendu eta kentzeko, bai eta beren datuen tratamendurako emandako baimena ezeztatzeko, tratamenduari ezetz esateko, tratamendua mugatzeko edota bere datuak eramateko, eta eskubide horiek gauzatu ahal izango dituzte latz@latzscoop.com posta elektronikoaren bitartez edo idatzi bat Latzera bidaliz, helbide honetara: Gudarien Etorbidea, 23 – P.O. Box 56, 20140 Andoain(Gipuzkoa) Espainia.

     

    6. COOKIEEN POLITIKA

    Latzek cookieak erabiltzen ditu. Cookien Politikan eskuratu dezakezu horri buruzko informazio guztia.

     

    7.- ERREKLAMAZIOAK KONTROL AGINTARITZAREN AURREAN

    Erabiltzaileak bere eskubideren bat urratu dela uste badu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (DBEA), esteka honen bidez: https://www.aepd.es/.

     

     

    COOKIEEN POLITIKA